XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Makurdura huts-hutsean beraz, elementuaren edozein ebakiduratan egon behar duten barne-indarrek, momentuaren baliokide eta aurkako norantzakoak izan behar dute.

Momentu horri ebakiduraren makurdura-momentu deritzo.

Momentuek habea beherantz makurtzera eragiten dutenean (gure 7.2. irudian gertatzen den bezala), positibotzat hartzen dira eta gorantz makurtzera eragiten dutenean negatibotzat.

Adibide gisa indar berdinak muturretik distantzia berdinetara kokaturik dituen habearena aipa daiteke.

Bi indarren edo kargen artean, makurdura-momentu huts-hutsa besterik ez du. (7.3. irudia)

7.3. irudia.

Kasu gehienetan ordea, eta oro har, momentu makurtzailea ezezik indar ebakitzailea ere agertuko zaigu, eta horrek aurreko ikasgaietan ikasia oraingo honetan adieraziko denarekin elkartuz aztertu beharra sortuko digu.

Beraz, momentu huts-hutsaren kasua, salbuespena besterik ez da praktikan.

Kontsidera dezagun 7.4. irudian erakusten den AB habea eta lehenik kalkula ditzagun bermapuntuetan sorturiko RA eta RB, orekarako baldintzak ezarriz.

Ebaki dezagun habea ardatzarekiko elkartzut den x-x planoaz.